miércoles, 8 de febrero de 2017

ARRATE EGAÑA IDAZLEA GURE ESKOLAN

Otsailak 3an Arrate Egaña etorri zitzaigun eskolara. Urtarrilan Lehen Hezkuntzako ikasleek bere liburu “IZEBAK” irakurri genuen.
Idazleak liburuak sortzeko egiten den prozesua azaldu zigun. Zirriborroan egiteari  garrantzia emon zion. Testuari dagozkion marrazkiak egiteko askotan Mª Mar Agirrerekin lan egiten duela kontatu zigun. Beste batzutan berak margozten ditu.

Liburu eta sari asko irabazi arren “IZEBAK” bere gustukoa dela eta familiakoei dedikatuta dagoela aitortu zigun.




ZER JATEN DUGU?

Aurton Eskola Agenda 21eko lana dela eta, elikadurari buruzko jarduerak burutzen gabiltza. Urtarrilan gosaltzen eta askaltzen ditugun elikagaiak nondik datozen,  garraiatzeko zer erregai kontsumitzen den eta nola datozen ontziratuta aztertu genuen.
Beste egun baten jogurten dastamen itsua egin genuen.  Ba al dakigu zer jaten dugun? Guk ez genuen zaporerik bereizten. Zergatik izango ote da?  Taldean hausnartu genuen.

Otsailan  etxeko jogurta naturala egin genuen. Etxean egitea erreza eta osasuntsua da. Horrez gain, zabor gutxi sortzen dugu.





   


martes, 31 de enero de 2017

UZTA BATZERA!!!

Joan den azteazkenean 6.mailakoak ortura joan ginen letxugak hartzera. Mendiko botak jantzi genituen eta harantza abiatu ginen.  Letxuga handiak eta asko zeuden. Irakasleak egunkariaren bi orrirekin poltsa bat egiteko agindu zigun. Horretan guk aukeratutako letxuga sartu genuen. Gero mendiko botak kendu genituen eta  eskolara bueltatu ginen. Hurrengo egunean, entsalada goxo-goxoa  jan genuela esan genion andereñoari.




lunes, 19 de diciembre de 2016

EATHINK programa

Azaroak 4an 5.eta 6. mailako ikasleek EATHINK programa berrian parte hartu dute.
Tailer honek planteatzen dituen jardueren bitartez ohartu gara jaten ditugun produktu asko Amerika eta Afrikatik datozela.Honek zera esan nahi du: produktuei, ondo heltzeko, kimika botaten dietela eta dagokiena baino arinago biltzen dituztela. Hau ez da  osasuntsua. Osagaiek dagozkien bitaminak eta gustua galtzen dituzte.
Gainera, garraiatzeko erregai asko kontsumitzen da eta kutsadura sortzen da. Honetaz eztabaidatu eta gero, hau erabaki dugu: AHAL DEN GUZTIETAN BERTON BERTOKO JANARIA JAN BEHAR DUGULA.
Lana bukatzeko letxuga, sandia edo tomateko haziak erein ditugu lorontzi baten eta etxera eraman dugu.



RUTLAND OSPREY PROJECT SARIAK

Gogoratuko duzuenez, joan den ikasturteko amaieran   Rutland-ek antolatutako lehiaketan parte hartzeko gonbitea jaso genuen. Han arrano arrantzalearen berreskurapenerako programak 20 urte bete zituen. Eskolan lan desberdinak aurkeztu genituen: artikulu zientifikoa, ipuinak, olerkiak eta marrazkiak.
Proposamen guztietan bidalitako lan batzuk aipamena lortu dute.
Artikulu zientifiko: 1. eta 2. saria.
Ipuina: 3. saria.
Olerkia: Aipamen berezia.
Marrazkia: Aipamen berezia.

16-10-28an, Halloweeneko eguna ospatu eta sariak banandu genituen.








jueves, 1 de diciembre de 2016

OLENTZERORI BISITA

Azaroaren 22an Olentzeroren etxera joan ginen. Maridomingik kontatu zigun Olentzeroren etxeak 500 urte zituela.

Olentzeroren etxea barrutik nolako dan azaldu zigun Maridomingik.

Galtzagorrik Olentzerorengana eraman gintuen eta hau gure sorpresa!! Olentzero lotan zegoela eta guk esnatu genuen, opariz betetako gela batetan.

Sorginak bere ortura eraman gintuen eta sendabelarrak ezagutu genituen.


Lamiaren urmaelera errekako harritxoetatik saltoka iritsi ginen.



Olentzeroren astoari NAPOLEON-i, "NAPO"-ri, kaixo esan genion.

Basajaunarekin laberintoan zehar joan ginen, ai ze beldurra!!!!!.
Oso ondo pasatu genuen.











jueves, 3 de noviembre de 2016

BIDE-HEZKUNTZA



Urriak 21ean 5.eta 6. mailako ikasleok SEGURU BAIETZ programan parte hartu genuen. Eusko Jaurlaritza sustatutako proiektu honetan bideo-jokoen bitartez azaltzen dituzte errepideetan errespetatu behar ditugun arauak.
Frontoian ordenagailuak jarri zituzten bikoteka lan egiteko. Gure txanda itxaroten geuden bitartean jolas erraldoiekin jolasten  ondo pasatu genuen.